Enpresa
LAUTROK TROKELGINTZA 2004. urtean sortutako enpresa da; bere sortzaileek 25 urtetik gorako esperientzia dute sektore honetan. Enpresak trokel progresibo eta konbentzionalen fabrikazioan dihardu, metalen ebaketa, estanpazio eta enbutiziorako.
LAUTROK-en eskaintza:
1Zerbitzu orokorra eta osoa eskeintzen du; JARDUERA NAGUSIA sektore desberdinei zuzendutako trokelen fabrikazio eta konponketa da, eta JARDUERA OSAGARRI bezala era guztietako piezen mekanizatua du.
2Trokelaren fabrikazio prozesu osoa guztiz kudeatzeko aukera: diseinutik hasita, trokelaren osagarri ezberdinen mekanizazioa, piezen azken akaberara iritsi arte.
3Arreta pertsonalizatua, soluzio tekniko zehatzak eta fidagarriak, kalitatezko zerbitzua eskainiz eta bezeroaren espektatibak betez.